domingo, 28 de febrero de 2016

orrialde nagusia - página principal
www.munduabizikletazamerikan.blogspot.com

2015-11-22 / 2015-12-12 - 946 km

IBILBIDEA (klikatu izenean) RUTA (clickar en el nombre)
ARGENTINA: Icalma - Bariloche
ARGENTINA: Bariloche - Futalefu


Alumine lakuak eman digu ongietorria Argentinara eta laku ertzean dagoen Villa Pehuenia herrixkan Moisesek motorhome dotore hau ireki digu lotarako.



Norquinco lakurantz gindoazela Impodi mendia topatu dugu aurrez aurre


eta Norquinco herrixkan, Pulmari ibaiaren ertzean, Olga eta Abril, bere alabatxoa.




Alumine ibaiaren ertzetik, nekatuta iritsi gara Junin de los Andesera.


Junin de los Andesen bidaia honetako beste opari bat topatu dugu: RaulElsa eta NamibiaRaulen aroztegian pasa ditugu lau egun, gure etxea topatu dugu bertan.


Inguru hauetako ibaiak oso ospetsuak dira mundu guztiko arrantzaleen artean, bereziki bertako amuarraina. Raulek afari zoragarria eskaini digu, bi amuarrain goxo-goxo.


Elsak, Ainhoaren laguntzaz, enpanadak prestatu ditu hurrengo egunean.


Eta Namibiak marrazki ederra marraztu.


Eskerrik asko hiruroi, bihotz bihotzez.

Junin de los Andesen, bikain jateaz gain Lanin sumendia ikusteko aukera izan dugu. Lanin sumendia (3.776m) Huechulafquen laku erraldoiaren ertzean.


Eguraldi bikainarekin eta udaberria loratzen San Martin de los Andes herrira jo dugu. Mendiz inguraturik, hortxe hasten da 7 Lakuen Ibilbidea (Ruta de los 7 Lagos).



7 Lakuen Ibilbidea ezaguna da eta gaur egun guztiz asfaltatua dagoenez bi egunez ibilbideaz gozatzeko aukera dugu. Mendiz eta basoz inguraturiko laku ederrak.







Ibilbidea Villa La Angustura herrian bukatzen da, Nahuel Huapi (Tigrearen irla) lakuaren ertzean. Bizikleta bidaiari asko topatu ditugu azken egunetan baina guretzat bereziena azkena izan da, topatu dugun lehenengo bizikleta bidaiaria euskalduna! Xabier Miguel andoaindarra Ushuaiatik dator eta iparralderantz doa. Animo Xabi!!!


 Nahuel Huapi lakuak itsasoa dirudi, erraldoietan erraldoiena.



Laku ertzean kanpaldia egin dugu Bariloche hirira iritsi aurretik. Lakuko bainu hotzaren ostean kafe epela berotzeko.



Lakua inguratuz urrunean agertu zaigu Bariloche, ur ertzean mendiz inguratua.


Aspaldiko partez hiri handi batean gaude, Barilocheko plazan.

 

IBILBIDEA ( klikatu izenean)
ARGENTINA: Icalma - Bariloche


El lago Alumine nos ha dado la bienvenida a Argentina y en el pequeño pueblo Villa Pehuenia, ubicado a orillas de un lago, hemos pasado la noche en una elegante motorhome que nos ha dejado Moisés.

Por los bordes del río Alumine, llegamos cansados hasta Junín de los Andes. Aquí nos encontramos con un maravilloso regalo: Raúl, Elsa y Namibia. En su carpintería hemos pasado cuatro días y para nosotros ha sido como estar en nuestra propia casa. Raúl nos preparó para cenar dos deliciosas truchas que estaban riquísimas. Elsa, con la ayuda de Ainhoa, preparó al día siguiente unas empanadas, y Namibia nos hizo un precioso dibujo en el que no podíamos haber salido más favorecidos. ¡Gracias de corazón a los tres!

Además de comer estupendamente, en Junín de los Andes también hemos tenido la oportunidad de ver el volcán Lanín (3.776m.). Junto a él se encuentra ubicado el gigantesco lago Huechulafquen. Aprovechando que la primavera está floreciendo y que el buen tiempo nos acompaña, nos dirigimos hacia San Martín de los Andes. Rodeado de montañas, es aquí donde empieza la conocida Ruta de los 7 Lagos. Al estar totalmente asfaltado, disfrutamos de este camino y de sus preciosos lagos durante dos días. La ruta termina en Villa La Angustura, junto al lago Nahuel Huapi.

Durante los últimos días nos hemos encontrado con muchos cicloviajeros, pero para nosotros el más especial ha sido el último, el primer cicloviajero vasco con el que nos encontramos. El andoindarra Xabier Miguel viene desde Ushuaia y se dirige hacia el norte. ¡¡¡Ánimo Xabi!!!

Hemos acampado en la orilla del lago antes de encaminarnos hacia Bariloche. Después del gélido baño que nos hemos dado en el lago, disfrutamos de un café calentito. Rodeando el lago, se nos aparecé a lo lejos Bariloche rodeado de montañas. Después de mucho tiempo volvemos a estar en una gran ciudad.

RUTA ( clickar en el nombre)
ARGENTINA: Icalma - Bariloche


MENDI TRUMOITSUTIK ERREPIDE AUSTRALERA

Barilochen, Estebanen etxean, atseden eguna izan dugu eta primeran zaindu gaitu gure lagun maputxe-euskaldunak. Euskarazko hitzekin eman digu ongietorria eta euskara ikasteari ekin dio. Etxeko ateak zabaldu dizkigu, argazki kamerarekin izandako arazo bat konpontzen lagundu eta hain ezaguna den Barilocheko txokolatea eskani… zinez ona zegoen. Egun bat gehiago geldituz gero Koldok kutxa bukatuko du (erdia jan du jada).



Eguraldi bikainarekin eta lakuz laku agur esan diogu Barilocheri eta gure hurrengo helburura hurbildu gara: Tronador mendia (3.478m).




Mascardi laku ondoan bizikletak utzi eta Pampa Lindatik Otto Meiling aterpera oinez hurbildu gara han gaua pasatzeko asmoz. Zoragarriak ibilbidean aurkitu daitezkeen bistak.


Tronador mendia glaziarrez inguratua dago eta aterperako bidean Castano Overa bikain ikus daiteke goian mendiaren puntak dituela.


Bidearen azken zatian elur dezente topatu dugu eta oinak bustita eta oso pozik iritsi gara 1.885 metroan dagoen Otto Meiling aterpera.



Bi glaziarren artean kokatua sekulako paisaiaz goza daiteke bertatik.


Gaua aterpean pasa eta hurrengo egunean atzo igotako bide beretik beherantz goaz. Behetik glaziarraren behealdea ikusteko aukera dago zirku eder batean. Izotz pusketa erraldoiak urezko marra finak isurtzen ditu horman behera.


Mendi hau begientzat ikusgarria izateaz gain belarrientzat ere zoragarria da. Mendia inguratzen duten izotz puskak apurtzen doaz pixkanaka eta apurtzen direnean trumoien soinua entzun daiteke. Hortik Tronador izena. Askotan entzun daiteke soinua eta batzuetan, argazkian bezala, soinua entzutearekin batera glaziarretik izotz puskak erortzen ikus daitezke.


Espektakuluarekin liluratuta iritsi gara berriz gure bizikleten albora.

Inguru hauetako laku ugarietan arrantzale asko topa daiteke. Arrantzarako amu bezala eulia erabili behar da eta arrantzatutako arraina bizirik bueltatu uretara.


Bizikletan bidaiatzen zabiltzala bidaiari asko topatzen dituzu bidean, horietako asko oso bitxiak. Kasu honetan, El Bolsonera iristen, Venezuelako Lesterrekin topo egin dugu. Bizikletari atzealdean karrotxo bat gehitu dio eta hortxe daramatza surferako bi ohol: Txirrindulari-surfalaria.


Azkenaldian egin dugun lagun berri bat aurkeztuko dizuegu jarraian: Bandurria moko-luzedun hegaztia. Goiz askotan iratzargailu lanak egiten dizkigu jator asko.


Villa Lago Rivadavia herrixka politean gau haizetsua pasa eta Los Alerces Natur Parkera sartu gara.


Natur Parke hau gurutzatzen bi egun eman ditugu, poliki, baso, mendi, ibai eta lakuez gozatuz.



Futalaufquen laku ondoan  gaua pasa eta honen ertzetik natur parkearen bukaerara iritsi gara.


Haizeak gogor jotzen du  eta olatuak ikusita askotan aurrean duguna itsasoa dela dirudi.


Los Alerces utzi eta segidan larre berdez inguraturiko Trevelin herrira iritsi gara. Trevelin izenak errotaren herria esan nahi du galesez.


Herri hau galestar kolonia batek sortu zuen. XIX. mendearen bukaeran hurbildu ziren hona Europa zaharra utzi eta bizitza berri bati ekiteko eta hasierako biztanleen arrastoa bizi-bizirik dago herrian.


Gaur egun ere, eliza zaharrean, Gales hizkuntza ikasteko eskolak ematen dira eta bizirik dirau hemen ere, Gales herrialdetik hain urrun egonagatik.


Trevelin herritik mendebalderako norabidea hartu dugu mendilerroa pasa eta berriz ere Txilera sartzeko.


Argazkietan agertzea zaila den arren, sekulako haizea izan dugu mendebaldetik gogor. Pedalkadak zaildu, hondarra aurpegira, ufada bortitzei aurre eginez iritsi gara Txileko mugara. Banderak trapu bihurtzen ditu haizeak hemen.


IBILBIDEA (klikatu izenean)